Nafarroako Herriarteko txapelketa irabazi ondotik Euskal Herrikoaren finala jokatu zuen joan den ortziralean Baztan eta Malerrekako pilotari gazteak biltzen dituen elkarteak. Bertze herrialdeetako txapeldunen kontra aritu dira. Finalerdian Hernani kanporatu zuten eta Bergarako finalean Arabako Donemiliagaren (San Millan) kontra jokatu zuten. Hurrengo alean emanen dugu emaitzaren berri, baina ez du nolanahiko denboraldia egin Txaruta taldeak.