Rafael Untxalo eta Josetxo Telletxea arraioztarrak bigarren mailako arpana txapelketan laugarren

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 15a

Irailaren 24an jokatu zen Uharte-Iruñan Nafarroako 2. Mailako Arpanlari Txapelketa eta Nafarroako Nesken Arpana Txapelketa. La­runbat honetan Igantzin jokatu beharreko 2. mailako aizkolari txapelketako kanporaketa ere jokatu zen.
Arpanlariek egin beharreko lana 45 ontzako enborrari 10 korte etzanda eta 4 zutik ematea zen. Lau bikotek hartu zuten parte eta lehenengo postuan Berrio­zar­ko Jose Manuel Gol­da­razena eta Jose Luis Ca­no gelditu ziren (6’48’’). Bigarrenean Etxau­ri Harana taldeko Xabi Oderiz eta Joxe Olano (7’20’’), hirugarren Etxarri Aranatzeko Mikel Azpiroz eta Mikel Auzmendi (7’34’’) eta laugarren Arraiozko Ra­fael Untxalo eta Josetxo  Telletxea (10’07’’).
Nafarroako Nesken ar­pana Txapelketan hiru bikote zeuden eta egin beharreko lana 45 ontzako enborrari 10 korte etzanda ematea zen. Bertan irabazle Berrio­zarko Laura eta Kristina Ta­bar izan ziren (8’03’’). Bigarren Ultza­ma-Odietako Imelda Larraia eta Amaia Berasain gelditu ziren (8’36’’) eta hirugarren Etxauriko Idoia Moneo eta Begoña Armendariz (9’25’’).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun