Larretxea, Mindegia eta Etxeberria Euskal Herriko aizkolari txapelketaren finalera

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 15a

Urriaren 29an jokatuko da azken saioa Arabako Oion herrian

Irailaren 17an Sama­niegon jokatutako kanporaketa saioan ez zen ustegabe handirik izan eta Donato La­rre­txea, Joxemari Ola­sagasti, Mi­kel Minde­gia, Floren Nazabal, Migel Mari Peñagarika­no eta Felix Etxeberriak eskuratu zuten finalean aritzeko txartela. Finala urriaren 29an jokatuko da Oionen, Araban.
Guzira hamar aizkolari aritu ziren finaleko sei lekuen bila. Lehen­bi­ziko txandan, ustez aiz­kolari onenak lehiatu ziren: Larretxea, Ola­sa­gasti, Senosiain, Pe­ña­garikano eta Min­degia. Sei enbor moztu be­har zituzten eta Larre­txea eta Olasa­gas­tiren arteko borroka gogorra izan zen. Azkenean, Do­na­tok Igeldokoak baino segundu bat lehenago akautu zuen lana (16’41”). Mindegia izan zen hirugarren, irabazlearengatik 21 segundura eta Peñagari­kano laugarren minutu eta 50 segundura. Seno­siainek 19 minutu eta 12 segundu behar izan zituen lana akitzeko eta denbora hori izan zuten erreferentziatzat bigarren txandako aizkolariek. Nazabalek aisa irabazi zuen txanda hau, 17 minutu eta 30 segun­dutan. Felix Etxeberria sunbildarrak eta Fausto Mugerza mutrikuarrak lehia gogorra izan zuten Senosiainen denbora hobetzeko. Biek lortu zuten, baina Etxebe­rria izan zen azkarrago (18’51”), jokoan zegoen finaleko seigarren lekua bereganatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun