Narbarteko kirolaria zortzigarren izan zen irailaren 9an Errioxan burututako Green Cup San Asensio mendi duatloi proban. Aginagak 2 ordu, 18 minutu eta 50 segundu behar izan zituen ibilbidearen 45 kilometroak osatzeko (10 lasterka, 30 mendi bizikletan eta 5 lasterka), Javier Garcia irabazleak baino 12 minutu eta 27 segundu gehiago. Mitxelek adierazi zigunez, proba arras gogorra izan zen, eta atera ziren 110 kirolarietatik 33 bertzerik ez ziren ailegatu helmugara.