Eskualdeko pilotariak aisa nagusitu dira Otadiako Santo Kristo afizionatuen pilota txapelketa famatuan. Helduetan, Juantxo Apezetxea goizuetarrak eta Uharte-Arakileko Navarrok 22 eta 8 irabazi zieten Azpiroz eta Bengoetxeari. Gazte mailan, oraindik partidu errexagoa izan zuten Josu Baleztena eratsundarrak eta Toni Uharte amaiurtarrak, 22 eta 2 irabazi baitzieten Mazkiaran eta Pradori.