Jadanik aipatu dugu hemendik herriko Gaztetxea indar berritzen ari zela. Horren lekuko herriko besten kari atera diren tee-shirt edo kamiseta ederrak. Bai eta talde batek sortu «Salatari» aldizkariaren proiektua. Komunikazio tresna berri hori, saratarrek elkar hobeki ezagut dezaten egina da, eta deneri irekia da. Lehen alea frantsesez eta euskaraz idatzia da, eta bertan gai ainitz aipatuak dira.
Beraz, zerbait errateko, salatzeko, eskatzeko, saltzeko edo bertze baldin baduzue, zalantzarik ez izan: zuen arkatzak har, ondoko «Salataria»ren egiteko!