Arrakasta handia bildu du Sarako Gaztetxeak joan den buruilaren 23an antolatu Gaztetxeen arteko futbol txapelketak. Denetara 8 talde lehiatu dira egun guzian: Baigura, Ainhoa, Senpere, Itsasu, Ezpeleta eta Sara (hiru talde).
Arratsaldeko 5etako finala erabakia zen, eta arratsean jokatu da Sarako talde baten eta Baigurako taldearen artean. Baxe-nafartarrak 4 eta 2 nagusitu dira, partida borrokatu baten ondotik. Arratsean, kirolariek (eta zaleek ere!), xarmanki afaltzeko manera izan dute, eta gaualdia berant bururatu da Ikara musika taldearen kontzertuarekin. Zorionak futbolari eta antolatzaile guzieri eta bertze aldi bat arte!