Joan den buruilaren 16an Frantses poliziak egin operazioan, Terexa Telletxea saratarra bere lantokian atxilotua izan da. Ustezko bi ETAkide aterpetzea leporatzen diote, eta ondorioz Pariserat eramana izan da ikerketapean ezarria izateko.
Ondoko astean elgarretaratzeak egin dira plazan, frantses eta espaniol gobernuek euskal gatazkaren aitzinean duten jokamoldearen salatzeko, eta bide batez sustenguaren erakusteko Terexa eta bere familiari.
Sekulan norbaitek sustengua adierazi nahi balio, hona bere helbidea: Teresa Pernaute Telletchea -892566F- Maison d’arrêt des femmes - Allée des Tuyas - 94261 Fresnes cedex.
Bertzalde, aipatzekoa da asteartetan, gaueko 10,30etarik gauerdi arte, Pariseko Txalaparta Irratiari deituz, mezuak zuzenean helarazten ahal zaiotela Parisen diren euskal presoeri (Tfnoa: 0148592212).