Joan den buruilaren 24ko bozkek aski oihartzun eskasa izan dute ipar Euskal Herri guzian bezala Saran ere. Alabainan, gure herria abstentzioa %79,66koa izan da. Bozkatu dutenen %37,65a Frantziako lehendakaritzaren iraupena 5 urtetarat murriztearen alde agertu da, %15,59ak proiektu horren kontra bozkatu duelarik.
Bertzalde, azpimarratzekoa da bozkatu duten saratarren %38,23ek Abertzaleen Batasuna alderdiak banatu euskararen ofizialtasunaren eta euskal departamenduaren aldeko txartel gorriak sartu dituztela hautestontzietan. Bakotxak bere ondorioak atera ditzala!