Elgorriagako Onddo eta Zizen Kofradiak antolatutako I. Mikologia Kongresua urriaren 13tik 15era eginen da Bertizko Jauregian. Ortziral arratsaldeko 5,30etan ongietorria eta haserako ekitaldia eskainiko du Javier Taberna, Nafarroako Gobernuko Komertzio eta Turismo Zuzendari Nagusiak. Hortik igande eguerdira bitarte, onddo eta zizekin zerikusia duten solasaldi batzuk aditzeko aukera izanen da: «Onddoen balio ekologikoa», «Nafarroako onddo arruntenak», «Onddo goxuak eta onddo arriskutsuak», «Trufa, ingurua eta kultura», «Onddo eta zizen prestatzea eta komertzializazioa» edo «Onddo eta zizen kontserbazioa» dira, bertzeak bertze, gaian aditua den jendearen ahotik entzun ahal izanen diren solasaldiak. Hizlarien artean, Caius Apicius gastronomia kritikari ezaguna, Jesus Mari Astrain Napardi elkarteko lehendakaria, Jose Carlos Irurtzun Biologian lizentziatua edo Jose Elizalde Medikuntzan lizentziatua izanen dira, bertzeak bertze.
Ortziral arratsaldean, Bertizko Jaurerrira bisita gidatua eginen da eta larunbat arratsaldean, Aizkolegi bisitatzeko autobus ekologikoa iganen da.