Joaldunen Egun ederra ospatu zen Iturenen

Iban ISASI 2009ko irailaren 15a

Irailaren 23an Joal­dunen Eguna ospatu zen, duela 15 urtetik honat gertatu den bezala. Aurtengoan, bigarren urtez Ibintza kultur taldeak antolatu du. Joal­du­nak goi­zean goiz elkartu ziren Herriko Etxe­­ko arkupetan. Amez­­­­tirako bidea hartu zuten herriko trikitilariekin batera, baserriz baserri jotzen ibiltzeko. Ameztiarrek prestatutako gosaria dastatu ondotik herrira jautsi ziren. Lasaga eta Iturengo auzoetan ibili ondotik, aizkora apostua izan zen herriko plazan Esteban Saralegi, Maika Ariz­te­gi eta Kristina Sara­legiren eskutik.  Gero, herri bazkaria izan zen Herriko Etxe­ko sabaian. 140 bat lagun elkartu ziren mahaiaren inguruan. On­do­tik, Peñagarikano eta Lizasok bertsoak bota zituzten. Eguna akitzeko arratsalde eta gauez dantzaldia izan zen He­rriko Etxeko arkupetan Ainara, Arkaitz eta Lei­re­ren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun