Erreka Mendi taldeak igande honetan hasi du 2000-2001 denboraldia, Baztango Itxusiko harrietara egindako ateraldiarekin. Ateraldiak hamabortzean behin eginen dituzte, honela, bertze asteburua libre uzteko. Momentuz, Inmaculadaren zubia bitarteko egitaraua prestatu dute. Egun horietan, beti bezala, Pirinioetara ateraldia eginen dute. Aurten, hiru mila metroko bertze mendi bat iganen dute, Taillón izenekoa, Bujaruelo eta Gabarnie inguru horretan.