Medikuaren etxea enkantean salduko da urriaren 27an

Jaione OTXANDORENA 2009ko irailaren 15a

Udalak medikuaren etxea eta inguruan duen lur-eremu ttikia enkante bidez salduko du. Enkantea urriaren 27an arratsaldeko 7etan eginen da udal bulegoan. Haserako prezioa 29 milioi pezetakoa da eta hori betetzen ez bada, hutsean geldituko da enkantea. Enkantean parte hartzeko bi milioi terdiko fidantza sartu beharko da Udalak Nafa­rroako Kutxan dagoen kontuan. Enkantearen bertze baldintzak udal bulegoan daude interesatuen esku

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun