Udaren amaierarekin udal igerilekua ere itxi zuten irailaren 15ean eta kanpina hemendik aitzinera asteburuetan bakarrik irekiko da.
Bai kanpinean, baita igerilekuan ere jende ugari ibili da uda guzian. Gauza bera gertatu da herriko landa etxeetan. Gainera, eguraldia ere lagun izandu da kasik uda osoan.