Ikasturtea hasia da Sunbillako eskolan. Aurten hau dexente hasi dira eskolan lehendabiziko aldiz, pasa diren urteetan izandako ikasle kopurua pixko bat handituz. Hauek dira eskolan hasi diren hiru urteko haurrak: Ana Petrirena, Jon Aranbillet, Unai Bereau, Elvira Fuentes, Eneko Herrera eta Liher Lastiri. Guzira 40 ikasle daude aurten Sunbillako eskolan, 14 Haur Hezkuntzan eta 26 Lehen Hezkuntzan.