Buruilaren 18an bidaia egin zuten Larraburuko 50 kidek. Goizeko 8etan hartu zuten autobusa eta Arnedorako bidean dagoen ostatu batean gelditu ziren gosaltzera. Arnedon zapata erakusketa ikusi zuten, erosteko aukera ere izan zuten. Ez zen hau Arnedon egin zuten gauza bakarra: herria ezagutzeaz gain azoka ere ikusi zuten. Azagran bazkaldu ondotik Pitillaseko bodega batera joan ziren, ardoa eta olioa erostera. Etxerako bidean, Oliten egin zuten geldialdia gaztelua eta herria bisitatzeko.