Kultur egunak

Joseba eta Nerea 2009ko irailaren 15a

Euskara Batzordeak urtero antolatzen duen ziklo kultural hau urriaren 6an hasiko da. 5’30etan haurrentzako tailerra. 8etan berriz, Ga­sherbru- II espedizioko kideek diapositiba emanaldia es­kainiko dute. Biharamonean, urriaren 7an, arratsaldeko 8etan “40 ordu” laburmetraia ikusi ahal izanen da. Ondoko ortzi­ralean 8etan gaur egungo janariari buruzko hitzaldia emanen dute Mikel Belzunarteak eta Mikel Petrirenak. Akau­tze­ko, larunbatean, 8e­tan Lesakako Mairu taldeak helduentzako antzerkia taularatuko du: “Trizikloa”. Aipatutako ekitaldi guziak eskola zaharretan burutuko dira. Etxalartik gonbitea luzatzen dugu etorri nahi duten guzientzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun