Karlismoari buruzko Nafarroako ibilbide turistikoa gure lurretan barna

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 15a

Karlismoari buruzko Nafarroako ibilbide turistikoa gure lurretan barna TTIPI TTAPA

Bera, Elizondo, Etxalar eta Zugarramurdin barna pasatzen da

Karlismoari eskainitako ibilbide turistikoa sortu du Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentua.  eta «Karlismo garaian Nafarroan garrantzi berezia» izan zuten tokiak aukeratu dituzte horretarako. Nafarroako 14 herritatik pasatzen da ibilbidea eta hiru zatitan banatu dute: Lizarra aldea, Altsasu ingurua eta Nafarroako iparraldea. Hain zuzen, azken zati hori eskualdetik pasa­­tzen da: Bera, Elizondo, Etxalar eta Zugarramurdik.
Sei panel eta 12 informazio-kartel paratu dira Nafarroa osoan. Panel horietako bat Elizondon dago eta 1834ko uztailaren 10eko gertaera bati egiten dio erreferentzia. Egun horretan,  Zumalakarregi generala eta karlisten errege izateko hautagaia zen Carlos V.a bertan bildu baitziren.
Bera, Etxalar eta Zugarramurdin, berriz, kartelak paratu dituzte. He­rri horietan izan ziren borrokei buruzko irudi eta testuekin osatuak dira.
Karlismoaren ibilbideak hartzen dituen gainerako herriak hauek dira: Altsasu, Lakar, Gares, Lizarra, Abartzuza, Arroitz, Aiegi, Etxauri, Mendigorria eta Orokieta-Erbiti.

Karlismoaren Museoa Lizarran
Ibilbideaaren helburua turismoa erakartzea da, eta horrez gain, karlismoari buruzko museoa ere egin nahi du Gobernuak LIzarran. Karlismoari buruzko erakusketa eta dokumentuekin egin nahi du.

Bertze bi ibilbide turistikoa nafarroan
Karlismoaren ibilbidearen aitzinetik, ber­tze bi bide turistiko ere egin berri ditu Nafarroako Gobernuak: Hemingwayrena eta Sorginkeriarena.
Lehenbizikoa Iruña, Auritz, Aribe, Lekunberri eta Esatik pasatzen da; eta bigarrena Erronkari eta Zarai­tzu bailaretatik, gure ingu­rutik (Zugarramurdi, Urdazubi, Arraioz, Bera eta  Doneztebe), Anotzibar,  Larraun, Lei­tzaldea (Areso), Arai­tzetik eta Lizarra aldetik igaro­tzen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun