Malerrekako Mankomunitateko Euskara Batzordeak Ttipi-ttapako kazetari den Jon Abrili gertatutakoa salatu nahi du. Izan ere bere kazetari lana egiteagatik Entzutegi Nazionalak talde armatuari laguntza ematea leporatu dio. Egun baldintzapeko askatasunean dago bortz milioi pezetako bermea ordaindu ondotik. Honen aitzinean Joni elkartasuna adierazi nahi dio Malerrekako Mankomunitateko Euskara Batzordeak.
Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua