Abuztuaren 17an, Jon Abrili Entzutegi Nazionalaren aurrean irudi batzuk hartzeagatik ezarritako zigorra dela eta, ARKOko eta Goienako langile batzordeak honakoa adierazi nahi du:
1- Komunikabide bateko langile den Jon Abril kideari gure elkartasuna adierazi nahi diogu.
2- Jon Abrilen kasuak aurrekari bat sortzen duela iruditzen zaigu, hemendik aurrera lortutako informazioa argitaratu arte, kazetariok banda armatuaren kolaboratzailetzat hartuak izan gaitezkeelako beldurrez egongo garelako.
3- Euskal Herrian adierazpen askatasuna eta prentsa askatasunaren alde ere jarraituko dugula.
ARKOko eta Goienako
langile batzordeak