Errabia ematen dit Doneztebera medikura joateko kotxe bila ibiltzeak

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 15a

Consuelo LASAGA Donamaria

Donamarian ez dago medikuaren kontsultarik. Be­hartuz gero Do­neztebera jautsi behar dugu, eta horretarako kotxea behar da. Nik, adibidez, ez dut kotxerik eta lagu­narekin joan behar izaten dut aldiro. Orain hilabetean behin joa­tea tokatzen zait. Egia erran nahiko nuke beurek etortzea etxera, bainan urgentziatan bakarrik etortzen dira honat. Nere amatxi­rengana berriz etortzen dira enfermerak astean behin.  
Iruñeko medikua Donezteben hilabetean behin etortzen da. Orduan joan behar izaten dut beregana eta nola ez duten kotxerik errabia ematen dit bilatzen ibili beharrak.
Donamariko jendearentzat molestia bat da Donezteberaino joatea, gainera normalean goizean goiz tokatzen zaigu kontsulta.
Errehabilitazio kontuetarako ere Lesakaraino joan behar izaten dugu, edo gainerakoan Elizondo­ra. Ginekologia ere gauza bera, Eli­zondon. Beraz, denetarako mugitu behar dugu herritik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun