Guk ginekologia kontsulta Bortzirietara ekartzea eskatzen dugu. Ahal bada zerbitzua hemen hartu nahi dugu, hilabetean behin bederen. Lehendik eskaera egina genuen, aditu behar zuenak aditu zuen, bainan ez dugu erantzunik jaso. Orain Cervera kontseilaria egondu da eskualdean, eta ez du deus handirik erran gai honen inguruan. Bileran aipatu zuen ginekologia zerbitzua Elizondora ekarri zela, eta horrekin ixildu zen.
Egia esan ni hagitz pesimista naiz, dudak eta beldur handia ditut. Urte hasieran eskatu genuen, eta orduan iduri zuen zerbait eginen zutela. Hala ere uda pasatu da, oporrak izan dituzte eta ez da deus aitzindu. Ikusi beharko dugu zer argibide ateratzen den hortik.
Hemen, gure aldetik, Osasun Kontseilua biltzeko gelditu ginen, urrian eginen da bilera, Bortzirietako herriak juntatu eta ia zerbait egiten dugu. Hori da gure intentzioa, espero dut bertzeak ere ados egotea.
Ez dugu eperik jarri nahi, oraindik arront berde ikusten dugu afera. Laguntza handia beharko dugu toki guzietatik, eta seguraski luze joko du. Hobe hala ez bada, bainan hala iduri du.