Sei neska-mutikok hasi dute ikasturte berria

Arkaitz MINDEGIA 2009ko irailaren 15a

Hiru urteko lau neska dira eskolako gaztetxoenak

Dagoeneko bueltatu dira eskolara haur eta gaztetxoak. Aurten sei ikasle berri hasi dira, eta horietatik hiru urtekoak lau neska dira: Iraide Alberro Isasi, Ilargi Martinez Leiza, Izaro Arretxea Mikeo eta Alodigarazi Manterola Urrotz. Bortz urtekoen taldean Ma­ddi Astrain Altxu gehitu da aurten eta Lehen Hez­kuntzako lehenbiziko mailan Endika Astrain Altxu hasi da. Guztira 49 ikasle dira eskolan.
Irakasle berriak ere etorri dira gurera. Itxa­ro Haur Hezkuntzan ari da, Miren Musika irakasten eta Amaia laguntzaile gisa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun