Larrialdietarako telefonoa zahar askok dauka Leitzan, lasaitasun handia ematen die

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 15a

Amaia ALDUNTZIN Leitzako Gizarte Langilea

Hemengo Manko­munidadean Are­so, Leitza, Goizue­ta eta Arano sartzen dira. Adineko jendearentzat honako zerbitzu hauek daude: etxez-etxeko zerbitzua eta larrialdietarako telefonoa. Etxez-etxeko zerbitzuan 6 langile gaude, 4 egun erdiz eta 2 egun osoz. As­moa osasun zerbitzua deszen­tra­lizatzea da, zerbitzua etxera eramatea, adineko askok ez baitu etxetik mugitu nahi izaten.
Larrialdietarako telefonoa Ongi­zate Institutuak jartzen du, hemen Leitzan jende askok dauka eta oso ongi funtzionatzen du. Beraiei lasaitasuna ematen die, badakitelako behartuz gero familiako norbait etorriko dela, eta senideen artean inor lokalizatzen ez bada Osasun Etxetik norbait joanen dela. Iruñeatik ere hilabetean behin deitzen diete ongi dauden galdetzeko, eta hori asko eskertzen dute.
Horretaz gain, pertsona bat kontratatu behar duen gaixoarentzat dirulaguntzak gestionatzen ditugu.
Zerbait hobetzekotan, langile bezala, jendearekin denbora gehiago egon ahal izatea eskatuko nuke, batzutan ordu erdi besterik ezin baikara egon, eta behar duten denbora ezin diegu eskaini.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun