Ekainean matrikulatu ez zenak, oraindik badu astia Agorreta Musika Eskolan. Epe berezia zabaldu dute eta horretarako azken eguna ortziral hau, irailak 18, izanen da. 10:00etatik 12:00etara egonen da irekita idazkaritza. Ikasturtea, berriz, urriaren 1ean hasiko da.
Aukera zabala
Ikasturte berrirako ere eskaintza zabala prestatu dute: musika eta mugimenduad (5-6 urtekoentzat); musika hizkuntza (7 urtetik goitikoentzat); abesbatza; musika tresnen taldea; helduen tailerra... Hauek dira ikas daitezkeen musika tresnak: klarinetea, saxofoia, gitarra, gitarra elektrikoa, tronpeta, txistua, pianoa, bateria, akordeoia, panderoa eta trikitixa.
Eraman beharreko dokumentazioa
Musika Eskolatik jakinarazi dutenez, matrikulazioa egiterakoan dokumentu hauek aurkeztu beharko dira: matrikula orria beteta; aurrezki kontuaren lehen orriaren kopia; Rural Kutxan egindako 18,8 euroko ordainagiria eta Gizarte Segurantzaren kopia.