Trafikoa hobeki bideratzeko helburuarekin, eskolaren parean egitekoa zen biribilgunea erabiltzaileen esku dago dagoeneko. Mariezkurrena enpresak egin ditu lanak eta bere garaian aipatu bezala, 393.748,06 euro gosta dira; horietatik 282.408 euro Nafarroako Gobernuak bideratu ditu.
Biribilgune berria eraikitzearekin batera, autobus geltokia tokiz aldatu da, eta Nafarroako Kutxaren ondoan zegoena, eskolaren ingurura eraman dute.
Orain arteko geltokia 15-16 autorentzako aparkalekuak egiteko aprobetxatuko da. Ordutegi komertziala edukiko dute aparkaleku horiek, 9:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta gehienez ere 15 minutuko egonaldia egiten ahal izanen da. Orain arteko markesina turismo bulegoa egiteko erabiltzea da Udalaren asmoa.