Gazte Burrunba Kultur Taldearen ekimenez, besta ttikiak izanen dira ortziral honetatik igandera, irailak 18, 19 eta 20.
Ortzirala
Besta ttikiei hasiera ofiziala eman aitzinetik, 18:30ean pintxoak izanen dira eta beranduago, 20:00etan plazatik txupinazoa botako da. Gauean 23:30etik aitzinera kontzertuak izanen dira: No signal eta lerro hauek idazterakoan oraindik zehaztu gabe zegoen talde batek kontzertua eskainiko dute. Eta segidan, dantzaldia izanen da Laiotz taldearekin.
Larunbata
Eguerdian tortilla eta paella txapelketa izanen dira eta ondotik bazkaria. Bazkalondoan txarangaren bat ere izanen da, eta gauean, 00:00etan Garraxi taldearekin dantzaldia izanen da.
Igandean, azkenik, Udalak antolatuta, neska-mutikoentzako mago ikuskizuna izanen da.