Aurreko berrietan ikasturte eta ikastaroen berri eman dugu, baina horrek bertze gauza batzuen amaiera erran nahi du. Ekainaren 15ean ateak zabaldu zituen herriko igerilekuak irailaren 15ean itxi zituen. Aurtengo udan egin duen eguraldi onak igerilekuaz maiz gozatzeko aukera eman digu. Orain, berriz ere, datorren ekainera arte esperoan egon beharko dugu.