Ulibeltzak Mendi Taldearen ateraldia

Jaione OTXANDORENA 2009ko irailaren 15a

Ulibeltzak Mendi Taldearen ateraldia Jaione OTXANDORENA


Udako hilabeteetako geldialdiaren ondotik, Ulibeltzak Mendi Taldea berriro hasiko da mendi irteerekin. Horrela bada, igande honetan, irailak 20, Lesakatik abiatu eta Aiako Harrietara eginen dute ateraldia. Irteera honetan parte hartzeko prestakuntza ona izatea aholkatu dute antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun