Urriaren 29an, Lurraren Egunarekin batera, eginen da Beran Lizuniagako XX. Igoera. Gure Txokoak antolatutako proba honetan hamalau urtetik goitiko korrikalariek parte hartzen ahal dute. 10,30etan hasiko da lasterketa eta izen ematea goizeko 9,30etatik aitzinera egiten ahal da. Korrikalariek 4.900 metro egin behar dituzte, horietatik 4.000 igaiten izanen direlarik. Antonio Bru beratarrak irabazi zuen joan den urtean.