Emakumeen artean, Maika Ariztegi iturendarra suertatu da irabazle Euskal Herriko koxkor biltze txapelketan. Aizarnazabalen urriaren 1ean egin zen finala eta Maikak 7 minutu eta 33 segundu behar izan zituen, 50 koxkorrak biltzeko. Mutilen artean, Fernando Etxegarai beratarra azpitxapeldun izan zen, 6 minutu eta 25 segunduko denborarekin. Abel Onaindi irabazleak baino bi segundu eskas gehiago behar izan zituen.