Irurita txapeldun Baztan-Errekako gazteen laxoa txapelketan

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 15a

Pilarika Egunean jokatu zen Oizko plazan gazteen laxoa txapelketaren finala. Baztan­go bi talde izan ziren finalean: Arraioz eta Irurita A. Iruritak 9 eta 3 irabazi zion Arraiozi, batez ere Gorka Urta­sunek sakean erakutsitako trebetasunari esker. Honela, joan den urtean lortutako txapelari eutsi zioten. Arraioztarrak ez ziren ongi egokitu Oizko plaza berexira eta ez zuten txapelketan erakutsitako joku ederra plazaratzerik izan. Talde txapeldunean Gorka Urtasun, Haritz Arraz­toa, Joxe Mari Salaburu eta Borja Jaimerena aritu ziren. Arraioztarre­kin, Xabier Bengoe­txea, Xabier Mihura, Asier Zubigarai eta Ser­gio Navarro aritu ziren.
Aitzinetik hirugarren eta laugarren posturako norgehiagoka jokatu zuten Doneztebek eta Irurita Bk. Donezte­ba­rrek honako laukotea plazaratu zuten: Julen San Miguel, Jokin Arraz­toa, Xanti Minde­gia eta Damian Iriba­rren. Irurita Brekin, Xabier Bazterrika, Xabi Barberena, Jagoba Ramos eta Patxi Obre­gozo aritu ziren.
Guzira bortz talde aritu dira txapelketa honetan, Oitzek ere bere laukotea atera baitzuen.
Orain, Paxaka txapelketaren antolaketari ekinen dio Laxoa Elkarteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun