Ibarrungo bestak

Franck DOLOSOR 2009ko irailaren 15a

Urtero bezala, aurten ere Ibarrungo festak udako azkenak izan dira ainitzentzat; zoritxarrez ikastola garaia ere ailegatu baita.
Animazio ainitz izan da besta hauetan: Rock kontzertua, kantaldia eta fandango txapelketa, besteak beste. Azken hunetan, 14 urte arteko gazteetan zortzi bikotek parte hartu zuten. Haundietan, aldiz, hasieran hiru bikote baizik ez ziren aurkeztu eta, poliki-poliki, Sébastien animatzaileari esker, bikote bat baino gehiago hurbildu zen plazara. Lehen saria Joana Haranburu senpertarrak eta Gorka Arizaga azkaindarrak eraman zuten. Zorionak eta heldu den urte arte

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun