Jende gutti bildu zuen «Quinquenat»-ri buruzko erreferendumak. Frantses errepublikako presidentaren agintaldia 7 urtetatik 5erat murriztea deliberatu zen, Senperen ere baiezkoa nagusitu zelarik.
3.104 boz emaileetatik 446 baiaren alde, 136 ezetz eta 283 xuri, hauetarik 157k (%18,65ak) euskararen ofizialtasuna eta euskal departamendua sortzea galdegiten zuten.