Herriko orga Lapurtarren Biltzarrean

Franck DOLOSOR 2009ko irailaren 15a

Euskal Telebista ez dela ongi ikusten salatu zuen

Irailaren lehenean, Sanoki eta Oxtikenea elkarteek Uztaritzeko Lapurtarren Biltzarreko karro desfilean parte hartu zuten. Ikusiz Euskal Telebista ez dela oraino Senpereko etxe guzietan ikusten ahal, bi taldeek deliberatu zuten gai hau salatzea goizeko 11etan izan zen karro desfilean.
Orgaren gainean bi telebista ezarri zituzten gazteek, bat irudi argiarekin frantses telebistarena eta bertzea irudi ilunarekin, ETBrena. Horren gibelean Larrun mendia ageri zen, antena bi telebisteri lotua zelarik. Aintzin aintzinean, hori guzia laburtzen zuen banderola ageri zen, «Senperen denentzat Euskal Telebista noizko» lemarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun