Errugbia

Aña Mari eta Fred 2009ko irailaren 15a

Hil hunen hastapenean Sarako Izarra errugbi elkarteak bere sasoina hasi du. Lehen­biziko partidua Animai­neko zelaian jokatu zen urriaren lehenean Az­kainen kontra. Herriko bi taldeak garaile atera ziren, bainan ez zuten emaitza nolanahi lortu, zortzi kolpaturekin finitu baitzuten igande arratsaldea. Lehen taldeak 18-16 gainditu zituen azkaindarrak. Erreserbak, aldiz, alde haundiarekin menperatu zituen kontrarioak, 20 eta 5 irabaziz.
Ondoko igandean, partidoa kanpoan jokatu zuten saratarrek, Saint Martin de Seignaux, Landetan, hain zuzen ere. Aldi huntan, bakarrik lehenbiziko taldeak jokatu zuen jokalari eskasarengaitik. Emai­tza: 42 eta 9 landestarren alde.
Hurrengo bi partidoak Saran jokatuko dira Landesetako bertze bi talderen aurka: Saint Pierre du Mont eta Lit et Mix. Agian, lehen igandeko indarrak berreskuratu dituzte saratarrek. Dena den, urtero bezala galdu edo irabazi, urriaren 22an xerri ttikia afaltzeko eguna finkatua dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun