Negua hurbiltzen ari zaigu eta lehenbiziko hotzekin gure etxeetako suak pixteko garaia dugu. Surako behar den egurra herriaren eskutik erosten ahal da. Interesatuak direnak izenak eman behar dituzte Herriko Etxean ondoko asteetan. Urtero bezala, eguberri aitzineko igandean bakoitzak joan beharko du bere egur lota xortean ateratzea.