Bertze urtetan bezala, Sarako Gau Eskola lanean hasia da urria hastapenean. Desberdintasun haundiena da aurten klase bat baizik ez dela izanen. Alabainan, ikaslegai batzuk baziren bertze maila batzuetan klaseen hartzeko, bainan aski ez zirenez, Donibane Lohizunerat joan behar izan dute. Aipatu behar da Christine Sorhouet saratar gaztea dela klase bakar horretaz arduratuko. Bertzalde, oroitarazten daukute Korrika izanen dela aurten, eta mementuz Saratik pasatuko denez ez baldin badakigu ere, segur Baionara ailegatuko dela.
Gehiago dena, aurtengo AEK Eguna azaroaren 5ean ospatuko da Lizarran (Nafarroa) eta baliteke Saratik autobus bat muntatzea harat joateko. Segur atsegin haundia hartuko dutela iaz Sarako AEK Egunean lanean aritu zirenek, oraingoan egun hori arrunt bertze manera batez gozatzeko parada izanen baitute.