Buruilaren 27an, asteazkenarekin, 75 lagunek parte hartu zuten Herriko Etxeak antolatutako ateraldian, gonbidapena herrian bizi diren erretiratu guziei zabaldua izanik.
Goizean, plazatik bi autobus abiatu ziren baxe Nafarroako bidea hartuz. Lehen geldialdia Donibane Garazin egin zuten eta hortik lekora Ahatsen den Iratiko arrain haztegia bisitatu zuten. Gero, Donazaharreko Mendi ostatuan aperitifa hartu eta zintzur bustitzearen ondotik geldialdi luzeagoa egin zuten, Esterenzubin bazkaltzeko. Baxe Nafarroan barna egindako bidai honek arrakasta haundia izan zuen. Parte hartu duten guziek seguraski prest direla holakoak maizago egiteko!