Pello Apezetxea erretoreak urte franko pasatu ditu artxiboetan herriko kontuei buruzko informazioa biltzen. Azken urte hauetan liburu forma hartzeko adina material bildu duenez, herritarren laguntza proposatu du bi liburuak argitaratzen laguntzeko. Etxalarko etxeen izenak eta Etxalarko Historia dute izena 2 liburuek eta CANeko zuk aukeratu, zuk erabaki sistemaren bidez finantzatu nahi lituzke argitalpenak. Beraz, proiektu hori aukeratuz gero, Pello Apezetxearen liburuak argitaratzen lagunduko duzue. Orain arte egin dituenak bezala, liburu hauek ere aski interesgarriak izanen dira, dudarik gabe.