Igande honetan, irailak 20, ospatuko dira Urritzokietako bestak. Sainduneko Bordako zubian bazkaria eginen dute 70 bat lagunek. Aitzinetik, meza izanen da ermitan eta trikitilariak karrikaz karrika ibiliko dira. Arratsaldean partxis eta mus txapelketak eta hainbat jolas izanen dira. Irune eta Itxaso Elizagoien trikitilariek arratsaldea alaituko dute eta arratsean afaria eginen da.