A gripea dela eta, bi txandatan hasi dute aurtengo ikasturtea Landagain eskolan. Irailaren 3an Haur Hezkuntzakoak eta Lehenengo Ziklokoak sartu ziren eskolan eta beranduago, irailaren 9an, gainontzekoak. 3 urteko bederatzi ikaslek hasi dute ikasturtea: Ekiñe Arozenak, Unai Etcheverriak, Luken eta Unax Etxartek, Alazne eta Naroa Irigoienek, Lander Lasagak, Ekaitz Maizek eta Kepa Telletxeak. Joxe Mari Remiro beratarra izanen da zuzendaria eta guztira 68 ikasle daude.