Eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek jakinarazi dutenez, joan den urtean, Nafarroako Haziendak Errenta Aitorpena egiteko orduan desgrabatzeko aukera eman zuen etxeko adinturen bat zaintzeagatik. Beraz, interesatuek, hori azaltzen duen agiri bat aurkeztu behar dute.
Agiri hori eskatzeko bi baldintza bete behar dira: etxean 65 urte baino gehiago duen adinturen bat izatea, eta adintu horrek, bere kabuz moldatzeko gauza ez izanik, bertze baten laguntza osoa behar badu etxekoek agiri hau eskuratzen ahal dute. Bada, biek, zaintzaileak eta adintuak, etxe berean bizi, eta batak bertzearen ardura osoa izan behar du.
Desgrabazioaz aprobetxatzeko agiria adintuak edo bere bikoteak aurkeztu behar dute, Errenta Aitorpena egiten badute. Bertzenaz, zaintzaileak edo bere bikoteak, haiei tokatzen bazaie egitea.
Egiaztagiria eskuratzeko, azaroa baino lehen joan behar da norbere herriko Gizarte Zerbitzuetara eta gizarte langileari eskatu desgrabatzeko zertifikatua. Honek eskaera Iruñera bidaliko du. Handik gutxira, Iruñeko inspektore bat agertuko da etxean adintuaren egoera egiaztatzera. Tramite hori egin eta gero, agiri ofiziala emanen du, heldu den urteko errenta aitorpenarekin batera aurkezteko.