Kiroldegi berria, garaipen segurua

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 15a

«Entrenatzaile berria, garaipen segurua» dio kirol munduko erran zaharrak. Errekako eskubaloi talde nagusian Txomin Mindegiak segitzen du entrenatzaile lanean, baina aurtengo ligan kiroldegi berria estreinatu dute Erreka­koek. Lehen partidua ez zen ona izan, baina 16 eta 14 irabazi zioten doneztebarrek Arnedoko Callahan taldeari. Bertze taldeak ere hasiak dira edo laster hasiko dira denboraldi honetan. Nesketan, infantilak eta kadeteak ariko dira eta mutikoetan, infantilak eta jubenilak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun