Denboraldi berria nagusi berriekin hasi du Bordatxo dantzalekuak

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 15a

Joan den larunbatean hasi zen denboraldi berria

Uda honetako solasgai nagusietako bat izan da Donezteben eta Ma­le­rrekan: Bordatxo dantzalekua ixteko asmoa zutela, horregatik antolatzen zirela Donezte­beko besta ttikiak… Berri horrek kezka ere sortu zuen hainbat eta hainbat Bordatxozaleen artean. Azkenean, ordea, aurtengo neguko asteburuetan ere izanen da Bordatxoko goxotasunera sartzeko modurik.  Nagusi berriak ditu dantzalekuak eta larunbat honetan zabaldu ditu ateak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun