Sagarrondotik erori eta hil zen Kamizkobordako Martin Lazkano

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 15a

Martin Lazkano Us­tariz, 67 urteko gazteluarra irailaren 9an hil zen sagarrondo batetik erori ondotik. Kamiz­kobordan bizi zen Mar­tin eta sagarrak biltzen ari zela, eskaileratik erori eta kolpearen ondorioz hil zen. Ezkongabea zen, erretiratua zegoen eta bere afizio handiena baratza zaintzea omen zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun