Tafallan eta Agoitzen eginen diren kanporaketen ondotik, Doneztebeko Bordatxo dantzalekuan burutuko da Nafarroako Euskal Kantu txapelketaren finala. Saio nagusia, abenduaren 16an, arratsaldeko 4,30etan eginen da.
Aurtengoan, zortzigarren edizioa beteko du Euskal Kantu txapelketak. Bertan parte hartzeko, azaroaren 10a baino lehen eman behar da izena Nafarroako irrati ezberdinetan