Bertze kamioi bat Iosporroa baserri parean

Jaione OTXANDORENA 2009ko irailaren 15a

Urriaren 9an Huelvako matrikula zuen kamioia errepidetik ateri eta Iosporroa baserri gainera erori zen. Ez da lehen aldia, lehendik ere bertze hamar kamioi ikusi baitituzte Ignacio eta Dolores Ganboa anai-arrebek. Gainera, bi gidari hiltzen ere ikusi dituzte. Azkeneko istripuan, zorionez, gidariak ez zuen zauri larririk izan. Arrigazteluko tunela egiten denean moldatuko da Iosporroakoen arazoa, baina horretarako bi urte esperatu beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun