Aerobik, soinketa eta eskulan ikastaroak hasi dira

Jaione OTXANDORENA 2009ko irailaren 15a

Joan den urriaren 3an eman zioten hasiera aurtengo eskulan ikastaroari. Urtero bezala, jende ugari animatu da ikastaro hau egitera, eta iaz bezala, Pui Urtasun izanen dute irakaslea. Ikastaroaren bigarren astean, irakaslearekin batera Zintronikoko fabrika batera joan ziren, aurtengo eskulanetarako behar duten materiala erostera. Astean bi egunez ematen dituzte klaseak, astearte eta ortzegunetan, 9,30etatik 12etara Ulibeltzak elkartean.
Aurten ere martxan hasi da aerobik ikastaroa. Urriaren 2an hasi ziren Sunbillako hamabi emakume aerobik klaseak hartzen, eta momentuz astelehen eta ortziraletan bilduko dira frontoian, arratsaldeko 5etatik 6etara.
Soinketa ikastaroari ere hasiera eman zaio herrian. Frontoian elkartzen dira astearte eta ortzegunetan 3,15etatik 4,15e­ta­ra.
Frontoiak ez du atse­denaldirik izanen aurten, Txa­ruta pilota eskolakoak ere biltzen baitira astean bitan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun