Haritza: Usategietan 16 metroko postu berria

Joseba eta Nerea 2009ko irailaren 14a

Patxi Elizalde usazaleak erakusten digu “Haritza” postu berria. 13 urtez usategietan lanean ari den mutil honek ederki daki zer den 16 metrotako postu honetara goitzea! 1.941ean egin zuten lehenengo aldiz “Haritza” postua. Hasieran haritzondo baten adarren tartean zegoen (hortik bere izena) baina denborarekin arbola zahartzen eta mugitzen joan zenez postu berria egitea erabaki zuten usazaleek. Horretarako, ondoan zegoen argindarreko poste bat erabili dute, Iberdrolari baimena eskatu ondotik. Pedro Ibarrak lagundu du irailean egin ziren obretan. Orain Axular egonen da bertan paletak botatzen. Aipatu, Behe Nafarroan altuera honetako postuak badira ere, Etxalarko usategietan dagoen altuena dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun